Inmigración

Helduen heziketa eta euskara / gaztelaniaren irakaskuntza

Zenbait ikastetxetan helduen hezkuntza doakoa da. Honako hau izan daiteke Durangoko Helduen Hezkuntzarako Ikastetxeak eskaintzen duen trebakuntza:

  • oinarrizko hezkuntza eta gazteleraren ikaskuntza.
  • bigarren hezkuntzako ziurtagiria lortzea.
  • 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko prestakuntza.
  • 19 urtetik gorakoentzat goi-mailako Heziketa-zikloetan sartzeko prestakuntza.
  • hizkuntzak (euskera, inglesa eta frantsesa).
  • informatika (hasierako maila, erdi maila eta multimedia maila).

Izena emateko ohiko epeak bi dira:

  • Lehenengo lau hileetarako: ekaina eta iraila.
  • Bigarren lau hileetarako: urtarrila (ikasgai batzuentzat).

Hala eta guztiz ere, gaztelerazko alfabetatze-mailetan eta atzerritarrentzako gazteleran plazarik libre izanez gero, kurtso osoan zehar onartzen dira ikasleak.

Onartzen zaituztenean, matrikula gauzatzeko nortasun agiri tamainako argazki bat eta nortasun agiriaren, pasaportearen edo egoitza-txartelaren fotokopia aurkeztu behar dira. Bigarren hezkuntzako ziurtagiria lortzeko izena eman bada egindako ikasketen ziurtagirien originala eta kopia aurkeztu beharko dira.

Non?

Helduen Hezkuntzak bi modalitate ditu:

Zuzeneko hezkuntza:

Urrutiko hezkuntza:

  • CEBAD-UOHI (Urrutiko Oinarrizko Hezkuntzarako Ikasketa. Hamasei urtetik gora).
Euskara eta beste hizkuntza batzuk: Hizkuntza Eskola

Hizkuntza Eskola Ofiziala zentro publiko bat da eta ondoko hizkuntzen prestakuntza eta tituluak ematen ditu: euskara, ingelesa, frantsesa eta alemana. Durangon, eskola ofizial honez gain, beste zentro pribatu batzuk daude.

Hizkuntza ikastaroak on-line: e-lea programa

E-lea programak ingelesa, alemana, frantsesa eta italiar hizkuntzak ikastea ahalbidetzen du. Horretarako, 23 urte baino gehiago eduki behar dira eta EAEn bizi behar da.

Bi modalitate ditu:

  • Ikaskuntza on-line hiru.com web gunearen bidez.
  • CD bidezko ikaskuntza.

Lau hizkuntzetarako baimenak 45 euro balio ditu. CD bidezko ikasketa plana aukeratzen bada hizkuntza bakoitzeko 29 euro gehitu beharko dira.

Informazio gehiago lortzeko

HIRU

Euskara ikasteko euskaltegiak

Udal Euskaltegia euskara ikasteko zentro publikoa da.

Eusko Jaurlaritzako AISA programaren zentro laguntzailea da. AISA, atzerritarrek euskara bereganatu eta ikas dezaten bultzatzen duen ikastaroa da. Iraupen jakin bat du eta diruz lagunduta dago.

Durangon bada euskara ikasteko programak eskaintzen dituen beste euskaltegi bat, pribatua eta itunpekoa:

Abarrak AEK Euskaltegia

Lanbide-heziketa

Lanbide Hastapeneko, Lanbide Heziketako edo Batxilergoko ikasketak burutzeko hainbat ikastetxe daude.

Urrutiko batxilergo ikasketak ere egin daitezke:

IBD-UBI (Urrutiko Batxilergoko Institutua).

Ikasketak baliozkotzea

Aukera dago baliokidetzeko atzerrian eskuratutako unibertsitateko heziketa-tituluak nahiz unibertsitatekoak ez direnak.

Informazio gehiago

Informazio gehiago edo arazoren bat konpondu nahi bada ondoko zentroetara jo daiteke: