Inmigración

Durangaldeko Behargintza - Enplegu eta Ekonomia Garapenerako Zentroa

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren Durangaldeko Behargintzak, honako helburuak ditu: Udalerrian enplegua sutatzea, enpresak sortzeak eta ekonomia sustatzea.

PERTSONENTZAKO ZERBITZUAK
Informazioa

Lanari, trebakuntzari eta enpresak sortzeari buruzko informazioa guztia duzu.

Harrera Zerbitzuan, astelehenetik barikura 08:00etatik 15:00etara, ordua eskatu barik, gure zerbitzuei eta bertan sartzeko moduari buruzko informazio pertsonalizatua emango dizugu.

Lana bilatzeko laguntza
  • Biderapena: lana bilatzeko lagungarri izango zaizkizun banako eta taldeko jardueretan parte hartu ahal izango duzu.
  • Lana: zure curriculuma Lanbide zerbitzuan eta gure lan-poltsan sar dezakezu.
Heziketa
  • Lanerako prestakuntza: Lanbide-trebakuntzako ikastaroak. Ikastaro horiek langabezian dauden eta beren lan-egonkortasuna hobetu behar duten pertsonei zuzenduta daude. Helburua da lanpostuaren oinarrizko prozesuak garatu ahal izatea, lan-merkatuak eskatzen dituen erritmoz eta kalitatez.
  • Etengabeko prestakuntza: gehienbat, lanean ari direnei zuzendutako ikastaroak dira; beraien prestakuntza hobetu eta lanean egonkortasuna lortzeko.
  • Heziketa osagarria: Enplegu-eskatzaileen trebetasun sozialak eta lan-gaitasunak hobetzeko ekintzak.

 

Enpresa ekimenak bultzatzea

Honako hauetan laguntza emateko zerbitzu pertsonalizatua du:

  • Enpresa ideia aztertzea eta enpresaren Bideragarritasun Plana egitea.
  • Laguntzei eta finantzabideei buruzko informazioa.
  • Enpresa kudeatzeko trebakuntza.
  • Zure enpresa abiaraztea.
  • Uneko aholkularitza, kudeaketaren hainbat arlotan.
  • Ekintzailetza Gela: ekintzaileentzako elkargunea