Inmigración

Lan-munduan sartzea

Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetako atzerritarrek Espainian lan egin dezakete besteren kontura (enplegatzaile batek kontratatua) edo euren kontura baldintza jakin batzuk beteta. Horretarako lan eta bizileku-baimena behar da. Baimen hori jatorrizko herrialdean lortu behar da, bizileku-baimenaren titularra izan ezik. Espainian modu irregularrean egoteak berekin dakar lan eta bizileku-baimena lortzeko eskabidea ez onartzea dakar.

Lan egin ahal izateko beharrezkoa da 18 urtetik gora izatea, nahiz eta 16 urtetik aurrera lan egin daitekeen guraso edo tutoreen baimenarekin.

SIN RELLENAR

Lan eta bizileku-baimena duten atzerritarrek enplegua eska dezakete eta horretarako izena eman dezakete Euskal Enplegu Zerbitzuan Lanbide. Erakunde horretan izena emanda egoteak eskubidea ematen du lanerako prestakuntza hartzeko ikastaroak egiteko. Halaber, lan eta bizileku-baimena duten atzerritarrez gain, bizi-leku baimena daukatenak Lanbiden izena eman ahalko dute lana eskatzeko.

Langabezian egotea Lanbideren bidez egiaztatu behar da eta erabilgarria izan daiteke enplegatzaileak horrelako pertsona bat kontratatuz gero, kontratuan onurak edukitzeko.

Lanbiderako prestakuntzaren alderdi zehatzetarako, aipatutako erakundeetara ez ezik Hobetuz erakundera edo lanbide-heziketako ikastegietara jo daiteke.

Lana bilatzea

Durangoko Udalak eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak, Behargintzaren bidez, lan bila ari diren guztiei ematen die laguntza, bai lanean hasteko bai enpresa bat sortzeko. Halaber, zentro honen bitartez, interesatuak izena eman dezake Lanbiden, Euskal Enplegu Zerbitzuan.

Hauexek dira enplegurako bestelako baliabideak Durangoko udalerrian: