Inmigración

Etxebizitza eskuratzea

SIN RELLENAR

SIN RELLENAR

Informazio gehiago

Etxebizitza erosteko gida

Etxebizitza eskuratzeko laguntza publikoak
Etxebizitza publikoa edo babestua lortzea.

Saltzeko nahiz alokatzeko laguntza publikoak daude. Euskadin, laguntza publikoak lortzeko, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena eman behar da. Eskaeran, interesdunak bizileku berrian elkarrekin bizitzea espero duen familiakoen oinarrizko datuak jaso behar ditu.

Kasu guztietan, pertsonak jarraitu behar dion prozesua berdina da eta eskabidea lau urterik behin berritu behar da.

Durangon etxebizitza eskatzen duten pertsona guztiek zerrenda bakarra osatzen dute. Zerrenda honek Durangoko Udaleko eskaintzak nahiz Etxebide-k hautatutako udalerrietan eskaintzen dituenak barne hartzen ditu.

Etxebizitza babestu edo publikorako aukerak
  • Etxebizitza berria erostea (bi modalitate).
  • Erabilitako etxebizitza erostea.
  • Tasatutako etxebizitza erostea
  • Babes ofizialeko etxebizitza alokatzea.
  • Etxebizitza soziala alokatzea.
  • Erabilitako etxebizitza alokatzea - BIZIGUNE PROGRAMA

 

Baldintzak

Etxebizitzarako laguntza publikoak eskatu ahal izateko Etxebide, ondorengo baldintza hauek bete behar dira:

  • 18 urte baino gehiago izatea edo adingabeko emantzipatua izatea.
  • Erroldatuta egotea.
  • Gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzea eta gehieneko diru-sarrerak ez gainditzea.

Administrazioak datuak egiaztatzen ditu.

  • Babes ofizialeko etxebizitzarik lortu ez izana eskabidea aurkeztu aurreko bi urteetan (alokairuzkoa salbu).
  • Atzerritarrek berton egoteko baimena eduki beharko dute, indarrean dagoena. Erosteko etxebizitza lortu nahi bada, iraupen luzeko baimena beharko dute.

    Udalaren laguntza gazteei etxebizitza alokatzeko:

    Durangoko Udalak alokairuan dauden edo egin nahi duten 18-35 urte bitarteko gaztentzako dirulaguntza eskaintzen du. Urteko laguntza da eta eskakizunak urtero aldatzen dira. Informazioa emateko eta laguntza hauek izapidetzeko, Herritarren Arreta Zerbitzua (H.A.Z.)era joan behar da.

    Etxebizitzak birgaitzeko dirulaguntzak:

    Etxebizitzaren barrualdea berritzeko eta birgaitzeko diru-laguntzak daude (lehioak aldatu, intalazioak hobetu, elektrizitatea, gasa, berogailua,...). Jabetzako etxebizitza baduzu, eta etxebizitzan hobekuntzaren bat egin behar baduzu, Etxebide web-gunean informatu edo eskaera deskarga dezakezu, baita Durango Eraikitzen-en ere.