Inmigración

Diru prestazioak

Diru-sarreren Bermerako eta Gizarteratzeko Euskal Sistemaren prestazio ekonomikoek zera eskaintzen dute:

1. Zuzenbideko prestazio ekonomikoak:
Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta

Hilero ordaintzen den diru-laguntza bat da, baliabide ekonomiko nahikoa ez duten pertsonei eta familiei oinarrizko beharrak estaltzen eta lan-esparruan txertatzen laguntzeko.

Honako pertsonentzat da: oinarrizko beharrak estaltzeko baliabide ekonomikorik ez dutenak edo baliabide ekonomiko nahikoa ez dutenak eta baldintza jakin batzuk betetzen dituztenak.

Lanik ez duten pertsonak, baliabide gutxi dituzten langileak, pentsiodunak, bestelako pentsio batzuen onuradunak eta bestelakoak izan daitezke.

Informazio gehiago

Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria

Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta osatzen duen aldizkako diru prestazioa da. Etxebizitza edo ohiko ostatu-alokairuaren gastuei zuzenduta dago edozein modalitatetan dela ere: errentamendua, azpierrentamendua, elkarrekin alokatzea, ostatua eta logelaren alokairua.

Informazio gehiago

SIN RELLENAR

SIN RELLENAR

SIN RELLENAR

Informazio gehiago

Lanbide Zerbitzuan lortu behar dira laguntza hau izapidetzeko informazioa eta biderapena.

2. Diru-laguntza bidezko laguntza ekonomikoak:
Gizarte Larrialdietarako laguntzak

Gizarte-larrialdietako laguntzak prestazio ekonomikoak dira. Ez daude aldi bati lotuak eta gastu zehatzei, arruntak zein apartak izan, aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsonentzat dira. Esate baterako, ohiko etxebizitzak dituen gastuak edo etxeko oinarrizko ekipamendurako direnak. Lehen mailako premiei aurre egiteko gastuak ordaintzeko ere izan daitezke, sistema publikoak egiten ez badu, baita aldez aurretiko zorren gastuei aurre egiteko ere.

Laguntza hau jasotzeko, baldintza batzuk bete beharko dira, hala nola: Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egotea, eskabidea aurkeztu baino sei hilabete lehenagotik, gutxienez; 18 urte beteta izatea; eta aurreikusitako gastuei aurre egiteko behar besteko baliabiderik ez izatea.

Laguntza hauetarako aurrekontua mugatua da, hau da, finantziazioa agortu bitarteko beharrizanei baino ez diete erantzungo. Hori dela eta, urtero-urtero zabaltzen da epea laguntza hauek eskatzeko.

Non?

Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan lortu behar dira laguntza izapidetzeko informazioa eta biderapena.

Gizarteratzeko Laguntzak

Aldizkako diru laguntzak dira, gizarte bazterketan bizi edo horretarako arriskuan daudenen oinarrizko beharrei eta gizarteratzeko lana errazteari erantzuna emateko.

Laguntza horiek Oinarrizko Errentarako Diru Sarrerak Bermatzeko Errentarako eskubiderik ez dutenek eta elkarbizitzako unitate independentea osatzen dutenek eska dezakete.

18 urtetik gorako pertsonak izan behar dira, eta Bizkaiko edozein herritan erroldaturik egon behar dira, hogeita hamar hilabete jarraian, eskaera egin aurretik.

Informazio gehiago