Durangoko Udalak baditu zenbait gizarte-zerbitzu, pertsonekin, familiekin eta kolektiboekin esku hartzen dutenak honako gai hauek tartean: informazioa, trebetasun sozialak, autonomia fisikoa eta psikikoa, bizikidetza-harremanak, prestakuntza, lana, maila ekonomikoa, etxebizitza eta gizartean parte hartzea.
Durangon bizi diren pertsona guztientzako zerbitzuak dira, pertsona horiek erroldatuta egon zein ez, herritartasuna edozein delarik eta bizitzeko baimena duten ala ez kontuan izanik.
Lehen harrera Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bitartez egiten da. Gizarte Zerbitzuetara lehen aldiz hurbiltzen direnei bulegoetan zein telefonoz egiten zaie harrera.
Lehenengo hitzorduan informazioa ematen da, eta kasuari buruzko lehen balorazioa egiten da. Beharrezkoa bada, ondorengo hitzorduetan etengabeko esku-hartzeari eutsiko zaio. Eskatzaileari jarraipena egiteko, gizarte langile bat izendatuko da eta hark eramango du prozesu osoa.
Eginkizunak:
Non?
Durangaldeko Merinaldearen Amankomunazgoak eta Durangoko Udalak burutzen den lana etengabea hobetzeko eta berariazko kolektibo bakoitzaren beharrei erantzuteko aipatutako baliabideez gain, beste zerbitzu eta programa batzuk dituzte, eta baita teknikariak ere. Udal teknikari hauen eginbeharra udalaren politika garatzea inmigrazioan, aukera-berdintasunean eta adinduen arloan.