Inmigración

Ohiko laguntza medikua

Sistema publikoko doakoa den ohiko laguntza medikoa lehendabizi lehen mailako arreta sendagilearen bitartez burutzen da. Honek gaixoa tratatzen du edo behar badu sendagile espezialista batengana bidaltzen du.

SIN RELLENAR

Osasun-sare horrez gain, orokorrean doakoak ez diren zentro pribatuak daude.

Informazio Gehiago

Osasun-laguntzaren ordutegi orokorra

Durangon bi osasun-etxe daude. Bertako harrera-zerbitzuan ematen dute medikuarekin egoteko ordua.

Osasun-zentroak larrialdi kasuez ere arduratzen dira goizeko zortzietatik arratsaldeko zortziak bitartean. Ordutegi horretatik kanpo, larrialdietarako laguntza medikua jaso daiteke.

Aldez aurreko hitzordu medikua eskatu daiteke on-line edo dagokizun osasun-etxearen telefonora deituz.

Sendagaiak

Sendagaiak farmazian eskuratzen dira. Sendagai gehienak eskuratzeko beharrezkoa da errezeta medikoa.

Sistema publikoak ematen dituen errezetek deskontu desberdinak dituzte egoera pertsonala zein den (langilea, pentsioduna, diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duena,…).

Klinika edo kontsulta pribatuetan emandako errezeten bidezko sendagaiek ez dute deskontu eskubiderik, sendagaiaren prezio osoa ordaindu behar da.

Errezeta elektronikoa ezarri denetik, farmazian osasun-txartela aurkeztu behar da botikak hartzeko.

Ohiko ordutegitik kanpo gau eta eguneko farmaziak daude.