Inmigración

Etorkinen borondatezko itzulera.

Borondatezko itzulera Programak itzultzeko aukera eskaintzen die haien jatorrizko herrialdera itzuli nahi duten eta baldintzak betetzen dituzten pertsonei (etorkinak, asiloa eskatzailea, errefuxiatuak, babes subsidiario -estatutua onartuta duten pertsonak)

Programa hauek kudeatzeko ardura gobernuz kanpoko erakundeek eta etorkinen arretan espezializatuta dauden nazioarteko erakundeek dute.

Programak ondorengoak dira:

1. Gizarte-arretako borondatezko itzulera programa. Europako Erkidegokoak ez diren eta urrakortasun-egoera berezian dauden etorkinei zuzenduta. Urrakortasun-egoera berezi hau egiaztatu behar da bizilekuaren inguruko Gizarte Zerbitzuen bidez edo GKE espezializatuen bidez.

  • Nazioarteko Migrazio Erakundeak pertsonentzako honako programak kudeatzen ditu:
    • erregulartasun-egoera administratiboa
    • irregulartasun-egora administratiboa.

2. Borondatezko itzulera produktiboaren programa. Europar Erkidegokoak ez diren etorkinei zuzenduta dago, atzera etortzeko betebeharra ez duten eta itzulerari lotutako enpresa-proiektu bati ekin nahi diotenei, hain zuzen ere. Nazioarteko Migrazio Erakundeak bi programa kudeatzen ditu.

3. Langabeziaren kontribuzio prestazio metatua eta aurretiaz ordaintzeko laguntza osagarrien programa, jatorrizko herrialdera itzuli nahi duten erkidegotik kanpoko atzerritar langileei zuzenduta.

Enplegua eta Gizarte Segurantzako Ministerioak telefono -902 882 120- bidezko doaneko arreta ematen du, Migrazioen Zuzendaritza Nagusiaren Borondatezko Itzulera Unitatearen bitartez.

4. Zenbait herrialdek, Enbaxaden edo Kontsulatuen bitartez, programa espezifikoak dituzte beraien herritarrentzat.