Inmigración

Lan- eta egoitza-baimena

Espainian lan egiteko Lan- eta egoitza-bisatua behar da. Lan-baimenaren eskaera ez da izapidetuko atzerritarra Espainian irregulartasun egoeran badago.

Bisa jatorrizko herrialdeetako diplomaziako misio espainiarretan eskatzen dira eta salbuespenez beste atzerriko herrialdeetan. Bisatuaren eskaera pertsonala da.

Norberaren kontura lan egiteko baimena

Enpresa bat irekitzeko edo autonomo edo profesional independente gisa aritzeko, legeri espainiarrak ezarritako baldintza guztiak bete behar dira. Durangaldeko Behargintzako Enpresa atalak ematen du horren berri.

Jatorrizko herrialdean pertsonalki eskatu behar da baimena. Lortzen diren epeak besteren kontura lan egiteak dituen antzekoak dira.

Non?

Atzerritarrek Lan- eta Egoitza-Baimena euren herrialdeko Diplomaziako Misio Espainiarrean eskatu behar dute.

Besteren kontura lan egiteko baimena

Baimena lortzeko modu bi daude eta biak jatorriko herrialdean egin beharrekoak: Lehenengoa Espainian betetzeko zailak diren lanpostuei begira enplegatzaile batek egindako eskaintza arautu baten bidez. Ez da beharrezkoa izango lanpostua betetzeko zaila izatea langileak lehentasunetako bat badu (Espainian ezkontidea izatea, edo aita edo ama, baimena berrituta; edo nazionalitate espainiarreko semea edo alaba bere pentzuan edukitzea,…)

SIN RELLENAR

Besteren kontura lan egiteko baimen motak

Besteren kontura lan egiteko Baimena hiru eratakoa izan daiteke:

  • Hasierakoa. Urtebetekoa da, probintzia eta sektore batera mugatua.
  • SIN RELLENAR

Berritzearen eskaerak ebazten den arte luzatzen du baimena. Administrazioak ez badu ebazpen hori hiru hilabeteko epean ematen, baimena existitu egiten da eta atzerritarrak berritzea eskatzeko eskubidea du administrazio- isiltasun positiboagatik.

Non?

Enplegu-eskaintzan Atzerritarrentzako Bulegoan aurkeztu behar dira Bilbon.

Espainian bizilekua ez duten atzerritarrek bizitzeko edo lan egiteko bisa eskatu behar dute jatorrizko herrialdeko espainiar misio diplomatikoan.

Informazio gehiago