Durangaldeko eskualdean bizi eta edozein produktu edo zerbitzugatik ordaindu duen pertsonak Kontsumitzailearentzako Informazioa emateko Amankomunazgoko Bulegoa (KIB) du eskura. Bulego hau, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak eskaintzen duen doako zerbitzua da, non kontsumitzaile gisa pertsonak dituen eskubideak babesten diren.
Eskubide horien artean honako hauek daude: osasun eta segurtasun arriskuei aurre egiteko kontsumoari buruzko informazioa eta hezkuntza; kontsumitzaileen interes ekonomikoak eta sozialak babestea; babes juridikoa, administratiboa edo teknikoa; izandako kalteak ordaintzea; kontsumo, interesen defentsa, informazioa, parte-hartzea eta hizkuntza bien erabilerari buruzko eskubideen informazioa eta prestakuntza.
Kontsumitzaileari informazioa emateko bulegoak KIB honako hauen bidez laguntzen dio kontsumitzaileari:
Osasun eta administrazio publikoari buruzko gaiak kontsumo eremutik at daude, beraz hauei buruzko erreklamazio eta kexuak dagokien organoetan kudeatu beharko dira.
Erreklamazio eta bitartekaritza eskaerak KIB bulegoan edo korreo elektronikoz burutu daitezke. Kasu guztietan eskaerarekin batera, beharrezko dokumentazioa (aurrekontuak, kontratuak eta fakturak) aurkeztu behar dira.
Kontsumoari buruzko galderak bulegoan bertan, telefonoz edo korreo elektronikoz burutu daitezke Euskal Erkidegoan ofizialtasuna duten hizkuntza bietan.